Kultura ondarea. Babesa eta zabalkundea.
Bere sorreratik Gerediaga Elkarteak jarrera berezi bat adierazi du gure eskualdeko kultur ondarearen alde. Lan hauek arlo bitan banandu ahal ditugu. Batetik ondareek behar duten babesaren aldeko lanak burutuz eta bestetik gure eskualdeko ondarearen ikerketa eta zabalkundea bultzatuz.

G. Mendibil abesten Iparragirreren omenaldian. Urkiola 2004/06/13
(T. Angoitia)
Hainbat eta hainbat bider aldarrikatu beharra izan dugu instituzioen aurrean, komunikabideetan eta abar gure ondarearen etorkizunari buruzko gure kezkak. Saiatu izan gara gure ondareko irudiak, eraikuntzak, aztarnategi arkeologikoak eta abarrek behar duten babesa izateko bai Eusko Jaurlaritzako katalogoetan, bai gure eskualdeko udalen araudi urbanistikoetan babesa lortuz.
Gerediagak baita bultzatu du hainbat ikerketa ere, batzutan lan zuzenaren bidez eta beste batzutan beste talde edo pertsona batzuek ikerketak burutzerakoan. Gogoratzekoa da gure kideen kanpo lanen euren ondorioz zenbait aztarna aurkitu izan direla edo informazio garrantzitsua jarri dugulako instituzio, erakunde, eta ikerlarien esku.
Zabalkunde lanak ez ditugu alde batera utzi. Argitalpenen eta hitzaldien bidez saiatu gara gure Durangaldeak duen kultur ondarea eta historia ezagutzera ematen. Pentsatzen dugu gure eskualdeko altxor hauek neurri batean ezagunagoak izatea lortu dugula eta oso garrantzitsua ikusten duguna, gure eskualdeko erakundeak eta gizarteak euren aldeko oinarrizko kontzientzi bat izatea.
Argitalpenei buruzko zehaztasunak argitalpenen katalogoan ahal dira aurkitu eta hitzaldiei buruz aipatu euretariko kopuru haundi bat Durangaldeko dokumentategiak duen grabaketen fondoan aurkitzen direla.
