Erakusketak

Gerediaga elkarteak azken hamarkadetan zenbait erakusketa antolatu ditu. Alde batetik arte eta kondairarekin zer ikusia duten erakusketak eta beste alde batetik argazki zaharren edo lehenagoko argazkilariei buruzko erakusketak.

Erakusketak, GerediagaErakusketa hauen helburua lehengoen arloan gure lurraren gertakizun historikoak edo gure eskualdeko kultur ondarea ezagutzera ematea da eta argazkigintzako kasuan beste garai batzuetako ohiturak, gizartea, paisaiak, eraikuntzak eta abar erakustea argazkien bidez.

Historia eta ondarea arloan erakusketa aipagarrienak izan dira 1984. urtean "Durangaldeko Andra Mariak", 1986. urtean "Durangaldea erdi aroan", 1987. urteran gertakizunaren 50. urteurrenean "Durangoko bonbardaketa", 1998. urtean "Durangaldea; sorrera eta antolaketa politikoa", 20--. urtean "Durangotik Elorriorako trena"ri buruzkoa, 2003. urtean "Iurretako txanpon inglesak".

Argazkilaritza arloan, gure kabuz edo beste batzurekin elkarlanean antolatu ditugu argazki zaharren erakusketak; Berriz, Iurreta, Abadiņo, Atxondo, Elorrio, Maņaria, Zaldibar eta Durangon. Erakusketen osagarri gisa argitaratu ditugu hainbat katalogo aurkeztutako argazkiak bilduz.

Esan dugun bezala baita antolatu ditugu Durangaldeko argazkilarien lanari buruzko erakusketak ere, adibidez Durangoko Arte eta Historia Museoarekin elkarlanean uri horretako Foto Germanen artxibategiari buruzkoa, edo Elorrion Alejandro Landabururi buruzkoa.