Argitalpenak

Sorreratik, elkarteak izan du jarrera argi bat argitalpen arloan, urteetan zehar saiatuz gure eskualdeari buruzko liburu, liburuxka, aldizkariak eta abar argitaratzen. Konpromisu honen ondorioa dugu Gerediagak kaleratutako argitalpenak , euren bidez argitaratuak izan dira gure eskualdeari buruzko lan orokorrak eta baita ere herri edo eraikuntza edo gertakizun zehatz bati buruzko materialak.

Durangerriko argitalpenakNormalki argitaratzen diren lanak bide komertzialetatik kanpo gelditzen diren gaiari buruzkoak dira euren merkatua oso txikia delako baina gure iritziz kaleratu behar direnak gure gizarteak bere iragan, oraina eta etorkizuna hobeki ezagutzeko.

Gure argitalpenen ale kopurua ez da haundia izaten, kasu bakoitzean argitalpenaren berezitasunen arabera erabakitzen da zenbat ale kaleratu. Normalki 500etik 1000 alera bitarteko tirada izaten dute.

Argitalpenak Durangaldeko liburudendetan eta baita ere Bilbon euskal gaiei buruzko liburudendetan izaten dira salgai. Baita ere erantzuten ditugu zuzenean telefonoz (94.681.80.66) edo postaz egindako eskariak. Agortutako liburuak, interes haundia izan ezkero ikerketeta e.a.etarako, saiatzen gara fotokopiaz edo beste baliabide batzuen bidez hornitzen.