Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa
Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa 1967. urtean Maņariako elizatean ospatutako lehen ediziotik urtero Durangaldeko elizate edo uri baten ospatzen da. Txapelketa, 1977.eko urtean izan ezik, Durangaldeko adiskideen Gerediaga Elkarteak antolatzen du. Urte horretan artzain bati egindako omenaldiaren barnean Araian (Araba) ospatu zen.

Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa Durangon 2004/09/19 (T. Angoitia)
Euskal Herriko txapelketa dugu eta bertan Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko txapelduna eta txapeldunordeak parte hartzen dute. Baita aurreko urteko txapelduna ere partaidea izaten da. Sailkatua beti da txakurra eta horregatik parte har dezake txakurrak beste artzain batekin baina ez artzainak beste txakur batekin. Dena den, posible da artzain batek txakur birekin parte hartzea bere txakurrak bere lurraldeko lehena eta bigarrena izanez gero.
Txapelketak, Txapelketa Ofizialaren izendapena jasoa du Eusko Jaurlaritzatik. Txapelketan ohiko lanak egiten dira:
- Lehena: txakurrak banderekin finkatutako bide batetik joan behar du, ardiak dauden tokitik urruntzen, nahiz eta bere jarrera ardietara joatea izan.
- Bigarrena: landan finkatutako hesietatik ardiak pasatzea da.
- Hirugarrena eta azkena: eskortan ardiak sartzea eta bertatik ateratzea
Txapelketan, bakarrik, euskal artzain txakurren mota desberdinetako txakurrek hartzen dute parte. Euskal Herri osoan, uda garaian, ospatzen diren eskualde eta lurralde desberdinetako txapelketen ondoren izaten da eta horrek behartzen gaitu data zehatz batean antolatzera, Irailean, lurraldeetakoen ondoren eta Oņatiko nazioarteko txapelketa baino lehenago.
Txapelketaren berezitasun teknikoak, epaimahaiaren izendaketa eta abar Gerediaga Elkartea partaidea den Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketen Antolatzaileen Elkarteak finkatzen ditu.
