« Itzuli albistegira

Abadiņon Ezpatadantzari Eguna Ekainaren 5ean

2010-05-26  ¦  gerediaga

Aurten, 38. aldiz, Ezpatadantzari eguna ospatuko dugu. Durangaldean “Dantzari dantza” edo “Bizkaiko Ezpatadantza” mendeetan iraun duen jatorrizko dantza da. Hemendik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu zen XX. mende hasieran.

Abadiņon Ezpatadantzari Eguna Ekainaren 5ean

Maņaria, Izurtza, Abadiņo, Iurreta, Berriz, eta Garaiko eleizateak dira ezpatadantzaren aitzindariak eta osteko beste talde batzuekin batera gogoz parte hartzen dute Gerediaga Elkarteak antolatzen duen urteko zitan.

Egun honetan, ekainaren 5ean, dantzari guztiak bilduko dira Abadiņoko probaleku inguruan arratsaldeko 5:00ak aldera. Herrietako talde ezberdinen argazkiak aterako dira eta 19:00etan Dantzari dantza guztiok batera egingo dute, ondoren Soka dantza plazaratzeko.

Eguna bukatzeko, lagun arteko afaria izango da gabeko 21:30etan probalekuan eta giroa alaitzeko erromeria Ansorregi taldearekin 23:00etan.