« Itzuli albistegira

Kartel lehiaketa Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarentzat

2010-05-15  ¦  gerediaga

Gaur, maiatzak 15, 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko duen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea zabaltzen da.

Kartel lehiaketa Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarentzat

Aurkezteko epea eta lekua: Lanak 2010. urteko uztailaren 15a (egun hau barne) baino lehen aurkeztu behar dira Gerediaga Elkarteko egoitzan: Larrasoloeta, 3 (48200 Durango)

Irabazlea: Epaimahai bidez aukeratuko da, honako hauek osatuko dutelarik: Gerediaga Elkarteko kide bi eta diseinuaren, komunikazioaren edota arte plastikoen arloko hiru profesional.

Saria: 1.300 eurokoa izango da.

Kartelaren ezaugarri teknikoak:

-Formatua: JPG, TIFF edo PDF

-Erresoluzioa: 300 ppp.

-Neurriak: 70 x 50 cm (ez etzana)

-Agertu behar den testua: 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. 2010ko abenduaren 4tik 8ra

Oinarriak kontsultatu