ERDUZIE EZTEGURA! Ekainak 20 Durangon
2010-05-17 ¦ gerediaga
“Erduzie eztegura” lelopean Kriskitin Dantza taldeak Ekainaren 20an Durangon ospatuko den antzinako erako ezteguan parte hartzeko gonbitea herritar guztiei zabaldu nahi du.
Bost urterik behin antolatzen den jaialdi honetan dantzari eta musikariez gain, herritarrei ere euskal janzkera tradizionala jantzita joatera animatzen zaie.
Eztegua antolatzeko parte hartuko duten guztientzako deialdia:
*Noiz: Maiatzaren 20an, iluntzeko 20,30etan
*Non: Merkatu plaza ostean (Kriskitinen entsaioa lekuan)
Gerediaga Elkartetik aukera hau aprobetzatzera animatzen zaituztegu.

