Gerediaga Elkarteak 900 liburu dohaintzan ematen ditu Durangaldeko liburutegiei
2010-05-07 ¦ gerediaga elkartea
Gerediaga Elkarteak, euskeraz edo euskal gaia diharduten duten 900 liburu eta 50 joku inguru eman dizkie udalerri bazkide-babesle diren udal liburutegiei
Abenduan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka dela eta, Gerediaga Elkarteak urteko nobedadeak jasotzen ditu, Azoka gunean dauden bitrinetan erakutsi ahal izateko.
Azoka egunak bukatzen direnean, material hura elkarteko egoitzara hurbiltzen da aukeraketa egiteko. Durangaldeko Dokumentategian eskualdeko erreferentziak dituzten argitalpenak soilik gelditzen dira.
Beste material guztia Abadiņo, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Maņaria, Otxandio eta Zaldibar udal liburutegietara zuzentzen da.

