Mallabian argazki zaharren erakusketa Maiatzaren 15etik 23ra
2010-05-08 ¦ gerediaga
Maiatzaren 15etik 23ra Mallabian euskal aste kulturalaren barruan, Gerediaga Elkarteak bertako Orraittio Euskara Elkartearekin elkarlanean herriko argazki zaharren erakusketa antolatuko du herriko liburutegian.
Gerediaga Elkarteak, Durangaldeko ondarea zabaltzea du bere helburuen artean. Zentzu honetan, Mallabia herriko historia, gizartea eta arkitektura ezagutzera emango dira argazkiekin batera “Mallabia: harri eta herri, hegaz eta oinez” erakusketaren bidez. 12 panelez osatuta, antzinako bizimodua erakutsiko da irudien bidez, herritar guztien eskura jartzeko.
Aste kulturalaren programazioa
Maiatzak 15, larunbata
-11:00etan nesken saskibaloia. Eskolako frontoian. (Antolatzailea: A.D. Mallabia F.T.) Maiatzak 15, larunbata
-11:00etan nesken saskibaloia. Eskolako frontoian. (Antolatzailea: A.D. Mallabia F.T.)
-14:00etan: HERRI BAZKARI AUTOGESTIONATUA Udal Pilotalekuan (Guraso Elkarteak antolatuta).
Maiatzak 16, igandea
-16:30ean: Zinea umeentzat kultur etxean. (Antolatzailea: A.D. Mallabia F.T.).
-17:00etan Mallabia I Biharko Izarrak VII. Txapelketa Udal pilotalekuan.
Maiatzaren 17tik aurrera
-18:00etatik aurrera Tenis Txapelketa. Eskolako frontoian. (Antolatzailea: A.D. Mallabia F.T.)
Maiatzak 20, osteguna
-21:30ean Mallabia I Biharko Izarrak VII. Txapelketa Udal pilotalekuan.
Maiatzak 21, ostirala
-18:00etan nesken pala partiduak. Udal pilotalekuan.
Maiatzak 22, larunbata
-10:00etan Futbito txiki torneoa. Eskolako frontoian. (Antolatzailea: A.D. Mallabia F.T.).
-16:30ean Futbito gazte torneoa. Eskolako frontoian. (Antolatzailea: A.D. Mallabia F.T.).
-20:00etan: Abesbatzen kontzertua Jasokundeko Andra Maria parrokian: Parte-hartzaileak: Jasokunde, Mendibil eta Orio (Antolatzailea “Mallabiko Jasokunde Abesbatza”)
Maiatzak 23, igandea
-10:30ean: Udal pilotalekuan AZOKA. Talo postua (Orraittio Euskara Elkartea).
-18:00etan Mallabia I Biharko Izarrak VII. Txapelketa Udal pilotalekuan.

