« Itzuli albistegira

Topalekua 2009 saria Gerediagarentzat

2010-04-26  ¦  gerediaga

Espai Catalunya Topalekua Donostia, Kataluniako Generalitateak Kanpoko Kataluniar Komunitate izendatua, 2009ko Topalekua saria, katalandar kultura Euskal Herrian zabaltzeagatik, Gerediaga elkarteari ematea erabaki zuten, iazko Diada egunan.

Topalekua 2009 saria Gerediagarentzat

Sari hau, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan, Institut Ramon Lull- ekin izandako elkarlanaren emaitza da. 2009ko Azokan kultura katalana gai nagusia izan zen.

Apirilaren 25an eguerdiko 12:00etan, elkarte horren egoitza den Donostiako Via Foran, Gerediagako juntakidea den Jose Maria Bilbaok, saria jaso zuen.