Apirilaren 24an Karmelo Etxenagusia jaunari oroimena
2010-04-26 ¦ gerediaga
Gerediaga Elkarteak eta Iurretako udalak, Euskaltzaindia, Labayru ikastegia, Bilboko Elizbarrutia, eta Iurretako kofradien laguntzarekin, Karmelo Etxenagusiari oroimen ekitaldi bat antolatu zuten apirilaren 24an, 2010eko Euskaltzale egunaren barruan.
Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean, eguerdiko 12:00etan Nerea Mujikaren gidaritzapean, ekitaldia horrela burutu zen:
-Iurretako alkatearen agurra
-Angel Mari Unzuetak, Bilboko Gotzaindegiaren izenean, Karmeloren abade alderdia gogoratu zuen.
-Igone Etxebarriak, Labayru Ikastegitik, Karmelok irakaskuntzan egindako bidea eta ekarpenei buruz hitz egin zuen.
-Adolfo Arejitak, Euskaltzaindiaren izenean, Karmelok euskera eta euskal literaturaren ikerketan egindako bideaz mintzatu zen.
-Karmele Etxenagusiak, familiaren izenean, Karmelo etxean nolakoa zen azaldu zuen.
-Bukatzeko, Nerea Mujika Gerediaga Elkartearen presidenteak, Karmelok Iurreta eta Durangaldearekin izan zuen harremana adierazi zuen.
-Herriaren aldetik, Iurretako dantzariak eta parrokiako koruak parte hartu zuten ekitaldian.
Senide, lagun, kultur-ordezkari eta, orokorrean, jende asko hurbildu zen Iurretara. Ordu eta erdiko ekitaldi herrikoia izan zen eta luntxa ere eskaini zen hurbildu ziren guztientzat.

