Errebonbilloak: liburu berriaren aurkezpena
2009-10-02 ¦ gerediaga elkartea
Urriaren 2an, arratsaldeko 19:30etan, Elorrioko udaletxean Iņaki Irigoien ikerlariak uri hartako Errebonbilloei buruz idatzi duen liburua aurkeztu zen.
Argitalpen berri honetan egileak ohitura honen, eta Durangaldeko eta Bizkaiko beste arma erakustaldi batzuetan sorreran sakontzen du. Baita Lepantoko bataila eta Amandotar anaien legendaren inguruan ezaupideak ere ematen ditu.
Ikerketarekin batera liburuak biltzen du 1900 eta 1965. urteen artean Errebonbilloei egindako argazkien hautaketa bat.
Argitalpen honek gure eskualdeko folklorearekiko, eta bereziki Errebonbilloekin, izan dugun zor bat ordaintzera dator. Dantzari dantzari buruz hainbat liburu kaleratu dira denboran zehar, baina, Errebonbilloei buruz hau dugu plazaratzen den lehenengo liburua.
XIX. mendetik aurrera, prentsan, aldizkarietan, folkloreari buruzko liburu zabalagoen barnean eta abar hainbat artikulu argitaratu dira, baina zor genuen Errebonbilloei eskainitako liburu bat. Bere sorrera, esanahia eta abar biltzen zuen liburu bat eta zor hori ordaintzen eta bide berriak urratzeko asmoarekin argitalpen hau burutu dugu, Elorrioko udalaren laguntzaz.
Aurkezpena jende guztiari zabalik iza zen eta bertan parte hartu zuten Iņaki Irigoenek, liburuaren idazleak, Niko Morenok, Elorrioko alkateak eta Nerea Mujikak, Gerediaga Elkarteko lehendakariak.

