« Itzuli albistegira

Joan den domekan, irailak 20, Axpen Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa

2009-09-21  ¦  gerediaga elkartea

Berrogeita hirugarren edizioa bete du aurten Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketak. Euskal Herriko lurralde guztietako txapeldunak eta txapeldunordeak batu ziren, euskal artzain txakurrik onena erabakitzeko. Aurten, ordea, arabarrak ez dira etorri bere lurraldean ez delako txapelketa burutu.

Joan den domekan, irailak 20, Axpen Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa

Atxondon, Axpe auzoan, Elizaburuko landetan egin zen txapelketa irailaren 20an, goizeko 11etan hasita.

Hauxe da txapelketaren sailkapena:

  1. - TXIKI Jose A. Alustiza 303 puntu
  2. - RIKI E. Mendiguren 296 puntu
  3. - ARGI Carlos Ardanza 254 puntu
  4. - TXIKO Marzel Hualde 157 puntu
  5. - LAGUN Jose M. Istilar 153 puntu
  6. - BAT Jose Urien 152 puntu
  7. - TXINTXO Jean Paul Iriquen 147 puntu
  8. - TXIKI Javier Zubiaurre 131 puntu
  9. - AZKAR Juan Jose Arrizabalaga 129 puntu

Euskal artzain txakur arraza onena saria Carlos Ardanzaren Argi txakurrak jaso zuen.

Domekan, txapelketa dela eta, Jose Luis Zarandona eta Jose Ignacio Alberdi urteetan txapelketako antolaketan ibilitakoak, omenduko zituen Gerediaga Elkarteak.

Aurten ere, Eusko Labelen eskutik, euskal baserriko oilaskoa Gernikako piperrekin dastaketa egon zen txapelketara hurbildu ziren guztientzat. Lau euroko sarreraren truke gazta eta ardoa ere banatu ziren.

Edizio honetan Kaiku enpresak yogurrak banatu zituen ikusleen artean.

Bukaeran bertso-bazkaria antolatu zen Atx-Azpi elkartearekin batera, nahi zuten guztientzat 20 euroko tiketa hartuz gero.