« Itzuli albistegira

Astola aldizkariaren bigarren alea kalean

2008-10-30  ¦  Gerediaga

Urtebete eta gero, Gerediaga Elkarteak Astola aldizkariaren bigarren alea kaleratu du. Durangaldea ezagutzeko aukera eskaintzen du berriro, 10 ikerketa lan eta artikulu batuta.

Astola aldizkariaren bigarren alea kalean

Gerediaga Elkarteak sustatutako aldizkaria da. Durangaldeko bizitzako arlo ezberdinei buruz egin diren lanen eta artikuluen zabaltzailea izateko helburuarekin jaio zen iaz, eta izan zuen harrera ona ikusita bigarren alea pres dago.

Durangaldeko liburudendetan salgai izango da, iazko prezioan(3,80€). Durangoko Azokan, berriz, Gerediaga Elkartearen erakusmahaiko nobedadeetako bat izango da.

Argazkian, Astola aldizkariko kide batzuk. (Iban Gorritik utzitakoa)