« Itzuli albistegira

Joan den domekan Axpen Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa

2008-09-23  ¦  gerediaga elkartea

Berrogeita bigarren edizioa bete du aurten Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketak. Euskal Herriko lurralde guztietako txapeldunak eta txapeldunordeak batu ziren, euskal artzain txakurrik onena erabakitzeko.

Joan den domekan Axpen Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa

Atxondon, Axpe auzoan, Elizaburuko landetan egin zen txapelketa irailaren 21ean, goizeko 11etan hasita. Txapelduna Riki txakurra, Orozkoko Enrique Mendigurenena izan zen.

Jendetza batu zen, lehenengo orduetatik, baina batez ere eguerdi aldera.

Edizio honetan, Jose Mari Uztarroz urteetan txapelketako epaimahai lanetan ibilitakoa omendu zuen Gerediaga Elkarteak apaltasunez.

Eusko Labelen laguntzaren euskal okelaren dastaketa ere antolatu zen txapelketara hurbildu ziren guztientzat. Aurten gazta eta edaria ere banatu ziren. Lau euroko sarreraren truke pintxoa eta edaria izan zuten bisitariek.

Txapelketa entretenigarria izanez gain, eguraldiak eta baita dastaketak ere sortu zuten giro ederra Axpeko landetan.

Bukaeran bertso-bazkaria antolatu zen Atx-Azpi elkartearekin batera, nahi zuten guztientzat 10 euroko tiketa hartuz gero.