Irailaren 21ean bertso-bazkaria Axpen
2008-09-10 ¦ gerediaga elkartea
Irailaren 21ean, igandean, bertso-bazkaria antolatu du gure elkarteak 42. Euskal Herriko Txakur Txapelketa egunean.
Goizeko 11etan, Axpeko (Atxondo) Elizaburu landetan (eliza ondoan) “Euskal Herriko 42. Artzain Txakur Txapelketa” hasiko da ohiko frogekin.
Aurten ere euskal elikagaien dastaketa [okela, ardoa eta gaztaia] egongo da, doan, txapelketara hurbiltzen diren guztientzat.
Eguerdirako, baina, Miren Amuriza eta Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariekin bertso-bazkaria antolatu dugu Axpen bertan. Bazkarian parte hartzeko 20 €ko txartela erosi behar da. Interesa dutenek txartela toki hauetan eros dezakete; Apatamonasterion Taberna Txikin, Axpen Etxebarri erretegian, Abadiñon Larrano tabernan, Iurretan Ibai-Ondo tabernan eta Durangon Plateruena tabernan.

