« Itzuli albistegira

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan prestaketan

2008-09-03  ¦  gerediaga elkartea

Elkartean 43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren inguruan lanean ari gara.

Azoka iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketaren epea bukatu zen eta laster kartel irabazlea emango dugu ezagutzera.

Aurtengo gaia ere aukeratuta badago, jadanik: IRUDIA eta baita datak ere Abenduaren 5etik 8ra.

Gaur, bertan, zabaldu da epea argitaldari, disketxe eta elkarteek Azokan standa eskatu nahi dutenentzat.

Eskaria www.durangokoazoka.com webgunearen bidez egin behar dute irailaren 28ra arte.