« Itzuli albistegira

Gerediaga Elkartea Durangoko egoitza berrian

2008-07-10  ¦  gerediaga elkartea

Uztailaren lehenengo astetik Gerediaga Elkarteko bulego administratiboa Durangora aldatu da. Lekualdatzea ekainaren bitartean egin da eta lanean diharduten lau langileak Durangon burutuko dituzte bere betebeharrak, behintzat Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka amaitu arte.

Durangoko Udaletxearekin sinatu zen hitzarmenari esker elkarteak Larrasoloetako hirugarren zenbakian dagoen eraikin berrituta erabili ahal izango du, hurrengo hamar urteetan.

Egoitza berri honek asko errezten du Azoka dela eta egin beharrekoak eta udazkenean egoitzatzat hartuko du Gerediaga Elkarteak.

Urtean zehar Astolako egoitza mantenduko da beste erabilera batzuentzat, baina lan administratiboentzat hauxe izango da harremanak egiteko helbidea:

Gerediaga Elkartea

Larrasoloeta 3

48200 Durango

Telefonoa eta postakutxa lehengoak mantendu dira:

157 postakutxa

Tfnoa: 946818066