Landako Eskola Astolan
2008-04-23 ¦ gerediaga elkartea
Landako Eskolako Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko 23 ikaslek osatutako talde bat hurbildu da apirilaren 23an Astolako Auzitegi Etxea ezagutzera.
11-12 urteko neska-mutilek klasean lantzen duten Inguruaren Ezagueraren irakasgaiaren osagarri gisa antolatzen da bisita hau lehenengo aldiz.
Astolan Merinaldearen erakunde eta osaketa politikoari buruzko azalpenak jasotzeaz gain Durangaldeko aintzinako kartzela ikusteko aukera izan dute.
Pozik agertu dira, bai andereņoa, baita ikasleek ere eta laster egingo digute beste bisita bat interesgarri eta baliagarritzat hartu baitute.

