« Itzuli albistegira

Euskal Herriko txapela janzteko lehian 11 artzai txakurrek parte hartuko dute

2007-09-13  ¦  Lekukom

Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketak 41. edizioa beteko du aurten. Euskal Herriko lurralde guztietako txapeldunak eta txapeldunordeak batuko dira, euskal artzain txakurrik onena zein den erabakitzeko. Atxondon, Axpe auzoan, Eleizburuko landetan egingo da txapelketa irailaren 16an, goizeko 11etan hasita. 41. edizio honetan, Jose Mari Pradera urteetan txapelketako epaimahai lanetan ibilitakoa omenduko du Gerediaga Elkarteak, urte honetakoa izango duelako epaimahai lez azkenengoa.

Euskal Herriko txapela janzteko lehian 11 artzai txakurrek parte hartuko dute

Euskal Herriko txapelketa dugu eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko txapelduna eta txapeldunordeak parte hartzen dute. Aurreko urteko txapeldunak ere parte hartzeko eskubidea izaten du. Txapelketak, "Txapelketa Ofiziala" izendapena jaso du Eusko Jaurlaritzatik.

Irailaren 16an Atxondoko Axpe auzoan egingo da, Eleizburuko landatan. Edizio honetan Bilbao Bizkaia Kutxaren ohiko babesaz gain, Atxondoko udalaren babesa eta laguntza izango du Gerediaga Elkarteak. Bestetik aurten ere Euskal Label / Kalitatea Fundazioa izango da laguntzaile Royal Canin etxearekin batera.

Edizio honetan parte hartuko duten txakurrak eta artzainak honako honek dira:

  • Euskal Herriko txapelduna iaz: TXIKI txakurra, Xabier Urien (Abadiño)
  • Nafarroako txapelduna: TXIKI txakurra, Jose Antonio Alustiza (Areso)
  • Nafarroako txapeldunordea: LAGUN txakurra, Antonio Uharte (Uharte Arakil)
  • Iparraldeko txapelduna: UMIL txakurra, Jean Atxeritogarai (Iholdi)
  • Iparraldeko txapeldunordea: ALAI txakurra, Mixele Atxeritogarai (Iholdi)
  • Gipuzkoako txapelduna: LINDA txakurra, Jesus Mª Plazaola (Arrasate)
  • Gipuzkoako txapeldunordea: AZKAR txakurra, Juan José Arrizabalaga (Elgoibar)
  • Bizkaiko txapelduna: IZAR txakurra, Kepa Ardanza (Abadiño)
  • Bizkaiko txapeldunordea: LAGUN txakurra, Eusebio Bengoetxea (Aulestia)
  • Arabako txapelduna: AURKI txakurra, Fidel Alonso (Laudio)
  • Arabako txapeldunordea: TXIKI txakurra, Manu Bilbao (Altube)

Argazkian, Txiki eta Xabier Urien iazko irabazleak (Argazkia: Txelu Angoitia)