Albisteak

Abadińon Ezpatadantzari Eguna Ekainaren 5ean

2010-05-26  ¦  gerediaga

Aurten, 38. aldiz, Ezpatadantzari eguna ospatuko dugu. Durangaldean “Dantzari dantza” edo “Bizkaiko Ezpatadantza” mendeetan iraun duen jatorrizko dantza da. Hemendik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu zen XX. mende hasieran.

Gehiago irakurri...

ERDUZIE EZTEGURA! Ekainak 20 Durangon

2010-05-17  ¦  gerediaga

“Erduzie eztegura” lelopean Kriskitin Dantza taldeak Ekainaren 20an Durangon ospatuko den antzinako erako ezteguan parte hartzeko gonbitea herritar guztiei zabaldu nahi du.

Gehiago irakurri...

Kartel lehiaketa Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarentzat

2010-05-15  ¦  gerediaga

Gaur, maiatzak 15, 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko duen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea zabaltzen da.

Gehiago irakurri...

Mallabian argazki zaharren erakusketa Maiatzaren 15etik 23ra

2010-05-08  ¦  gerediaga

Maiatzaren 15etik 23ra Mallabian euskal aste kulturalaren barruan, Gerediaga Elkarteak bertako Orraittio Euskara Elkartearekin elkarlanean herriko argazki zaharren erakusketa antolatuko du herriko liburutegian.

Gehiago irakurri...

Gerediaga Elkarteak 900 liburu dohaintzan ematen ditu Durangaldeko liburutegiei

2010-05-07  ¦  gerediaga elkartea

Gerediaga Elkarteak, euskeraz edo euskal gaia diharduten duten 900 liburu eta 50 joku inguru eman dizkie udalerri bazkide-babesle diren udal liburutegiei

Gehiago irakurri...

“Gernika, mihise gaineko dantzan” antzezlana ikusteko eskaintza berezia

2010-05-06  ¦  gerediaga elkartea

Maiatzaren 8an Durangoko San Agustin Kulturgunean Aukeran Dantza taldeko “Gernika mihise gaineko dantzan” antzezlana ikusteko aukera egongo da arratsaldeko 20:00etan.

Gehiago irakurri...

XVIII. Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azokan maiatzaren 13tik 16ra

2010-04-29  ¦  gerediaga

Gerediaga Elkarteak aurten, laugarren aldiz, Ermuko Liburu eta Disko Azokan parte hartuko du. Bere helburua elkarteko asmoak eta argipalpenak ermuarren artean zabaltzea.

Gehiago irakurri...

Apirilaren 24an Karmelo Etxenagusia jaunari oroimena

2010-04-26  ¦  gerediaga

Gerediaga Elkarteak eta Iurretako udalak, Euskaltzaindia, Labayru ikastegia, Bilboko Elizbarrutia, eta Iurretako kofradien laguntzarekin, Karmelo Etxenagusiari oroimen ekitaldi bat antolatu zuten apirilaren 24an, 2010eko Euskaltzale egunaren barruan.

Gehiago irakurri...

Topalekua 2009 saria Gerediagarentzat

2010-04-26  ¦  gerediaga

Espai Catalunya Topalekua Donostia, Kataluniako Generalitateak Kanpoko Kataluniar Komunitate izendatua, 2009ko Topalekua saria, katalandar kultura Euskal Herrian zabaltzeagatik, Gerediaga elkarteari ematea erabaki zuten, iazko Diada egunan.

Gehiago irakurri...

“Merioaren ibilbidea: hegaldi bat lehenaldian” ipuinaren aurkezpen antzeztua

2010-04-21  ¦  gerediaga

Gerediaga Elkarteak, ipuin honen argitaratzearekin, “Merioaren ibilbidea” proiektu zabalagoari dagokion lehen pausua eman du, eskualdearen sorrera eta erakundeak ezagutzera emateko. Hurrengo urratsak ibilbidea bera erakusten duen eskuorria argitaratzea eta ibilbidea seinaleztatzea izango dira.

Gehiago irakurri...

Albiste zaharragoak »