Castellano | Euskara

Gerediaga Elkarteak, urte hasieratik Durangaldea ezagutzeko ibilbide turistiko bat abian jarri du: Merioaren ibilbidea. Totem batzuen bidez zirkuitua markatu da eta lehenengo lau bisita gidatuak antolatu dira.
Ibilbide berri honek egun batez eskualdeko leku enblematikoak erakusten ditu: leku zoragarriak ezagutzeaz gain, bere sorrera, erakundeak eta historia ere ezagutzera ematen du.
Gure eskaintzak baiezko erantzuna izan du eta pozik gaude lehenengoko emaitzekin: 100 pertsona inguru hartu dute parte asteburu bitan antolatutako txangoetan.
Publikoa mota askotakoa izan da: batetik kultur teknikariak, alkateak eta gure bazkideak, bestetik Durangaldeko biztanleak eta azkenik, kanpoko bisitariak, Bilbotik etorritakoak, batez ere.
Denok bat etorri dira irteera honek duen balio historiko-kulturala erantsita adierazten eta eskualdeak gordeta duen ondasunak azalera ateratzen dituela azpimarratzen.
Larrasoloeta, 3
48200 Durango
Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23
Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.