Castellano | Euskara



2012-12-21
Merioaren ibilbidea: bazkideentzako txango berezia

Merioaren ibilbidea egiteko aukera egongo da urtarrilaren 13an bazkide diren guztiontzat. Publikoari zabalduko dugun egitasmo honen aurrerapena izango da; aldi honetan euskaraz, autobusez eta gida baten eskutik proposatzen da.

Ibilbide kultural honen bitartez, eskualdearen leku zoragarriak ezagutzeaz gain, bere sorrera, erakundeak eta historia bazkideei erakutsiko dizkiegu.

Zortzi dira ibilbide honen oinarrizko geldialdiak: Goiuria auzoa (Iurreta), Momoitioko San Juan (Garai), Garaiko elizatea, Gerediaga Foru Zelaia (Abadiño),  Astolako Auzitegia (Abadiño), Muntsaratz dorretxea (Abadiño), San Agustin Etxebarria (Elorrio), eta Elorriko uria.


Itzuli


Harremanetarako

Larrasoloeta, 3
48200 Durango

Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23

gerediaga@durangokoazoka.com

Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.