Castellano | Euskara

2012-12-18
Bizkaia & Durangaldea: hurbiltze baten 800. urteurrena

Abenduaren 29an beteko dira 800 urte Durangaldea eta Bizkaiak historian elkar bidea hasi zutela. Durangoko lurrak 1200. urtetik Alfontso VIII, Gaztelako erregearen menpe zeuden eta 1212. urtean “Navas de Tolosa”ko gudaldian eskainitako laguntza eskertzeko Diego de Haro II, Bizkaiko jaunari eman zion.

Gure historian hain garrantzitsua den urteurren hau kontutan izanik, Gerediaga Elkarteak Bizkaiko Batzar Nagusiekin elkarlanean abenduaren 27, 28 eta 29an zenbait ekitaldi antolatu du:

 

  • Abenduaren 27an, 19:30etan San Agustin Etxebarriko elizan Durangoko kondeei gorazarre ekitaldia egingo zaie. Zaragotzako “Los Navegantes” taldearen eskutik 1212ko gertakizunean oinarritutako “Duranguesado: cruce de caminos” musika-antzerki emanaldia izango dugu.

 

  • Abenduaren 28an, 19:30etan Durangoko Kurutzesantu museoan Jon Irazabalek idatzitako “Durangaldea. Historia laburrean” liburuaren aurkezpena

 

  • Abenduaren 29an, 12:00etan Gerediagako Foru Zelaian 800. urteurrenaren oroimen ekitaldia. Ekitaldian Iñaki Garcia Camino jaunak “Durangaldeko Teila” jasoko du.

 


Itzuli


Harremanetarako

Larrasoloeta, 3
48200 Durango

Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23

gerediaga@durangokoazoka.com

Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.