Castellano | Euskara
Gontzal Sarrigoitiak, Garaiko alkatea, Roland Isoirdek, Berrizko alkatea eta Lazaro Milikuak udal bion idazkaria, Gerediaga Elkarteko kideen laguntzarekin joan den astean Bilboko Arkeologi museora bisita egin zuten, bertako museoko zuzendaria den Iñaki Garcia Caminoren harrera izan zutelarik.
Herri bakoitzetik etorritako arkeologi-piezak ikusteko aukera izan zuten, bai erakusketa iraunkorrean daudenak, baita bere gordetegian kontserbatzen direnak ere. Museoaren funtzioa ez da bakarrik zabalkundea ematearena, baizik eta Bizkaian topatutako arkeologi-materialak gorde eta babestekoa ere.
Igarotako abuztuan, hain zuzen ere, Iñaki Garcia Camino zuzendaritzapean Garaiko Momoitioko San Juanen egin ziren indusketen 30 urte bete ziren, Durango Merinaldeko Erdi Aroko ikerketen sorrera bihurtuz.
Alkateak eta Gerediaga Elkarteak, ikasle eta herritarren artean, museoak dituen fondoen zabalkundea egiteko beharra ikusi zuten, herri horien iragan historiko eta aurrehistorikoa ezagutu ahal izateko.
Larrasoloeta, 3
48200 Durango
Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23
Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.