Castellano | Euskara
Irailaren 16an Axpen (Atxondo) Euskal Herriko 46. Artzain Txakur Txapelketa ospatu zen. Ohiko frogak egin ondoren, txapela Sodupeko Jose Ramon Garciaren Luna txakurrak lortu zuen. 2. postua Iparraldeko Aldude herriko Marzel Hualderen Txiko txakurrak eskuratu zuen eta hirugarrena Abadiñoko eta iazko txapelduna izan zen Jose Urienen Bizkai txakurra.
|
Hau da 2012ko saridunen zerrenda osoa: |
-1. Saria LUNA, Jose Ramón Garciarena (Sodupe-Gueñes)
-2. Saria TXIKO, Marzel Hualderena (Aldude)
-3. Saria BIZKAI, Jose Urienena (Abadiño)
-4. Saria LEZE, Jose Mª Jauregirena (Ilarduia)
-5. Saria IZAR, Kuan Miurarena (Itxaso)
-6. Saria SEIKO, Eneko Serranorena (Laudio)
-7. Saria AZERI, Jorge Oteizarena (Oronoz)
-8. Saria TTIKI, Antonio Alustizarena (Areso)
-9. Saria RIKI, Enrique Mendigurenena (Orozko)
-10. Saria GURE, Jesus Mª Plazaolarena (Arrasate)
-11. Saria ARGI, Javier Zubiaurrerena (Mutriku)
Txapelketa bukatu ondoren ikusleek luma gorri labeleko oilasko pintxoak eta Errioxako Perez Irazu ardoak dastatzeko aukera izan zuten. "+ Dendak", "Urkiola Landa Garapenerako Alkartea" eta "Gerediaga Elkartea"k Atxondo, Abadiño eta Durangon irailaren 14, 15 eta 16an izan den "Ardi Jaia 2012"ri amaiera emateko artzain, epaimahai, antolatzaile eta hurbildutako lagunek Atz-azpi txokoan Iurretako Eneko Abasolo “Abarkas” eta Markinako Gorka Ostolaza “Potxis” bertsoekin alaitutako herri bazkaria izan zuten.
Larrasoloeta, 3
48200 Durango
Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23
Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.