Castellano | Euskara

2013-06-15
Ezpatadantzari Eguna ekainaren 15ean Maņarin

Gerediaga Elkarteak 41. Ezpatadantzari eguna ospatu du Mañarin. Egun honetan Durangaldeko dantza-taldeak biltzen dira “Dantzari Dantza” dantzatzen.

(+) Gehiago ikusi

2013-06-01
Ekainaren 1ean Balendin Lasuen jaunak bere herriko esker ona jaso zuen

Joan den ekainaren 1ean, zapatuan, Zaldibarko Olazar pilotalekuan, arratsaldeko 5etan, Zaldibarko udalak Gerediaga Elkarteko ohorezko lehendakaria den Balendin Lasuen jaunari omenaldia egin zion.

(+) Gehiago ikusi

2013-05-25
V. Dantzaroa: gure folklorea Durangoko kaleetan

Maiatzaren 25ean, larunbata, Euskal Astearen barnean, Dantzaroa izeneko folklore agerraldiaren 5. edizioa izan zen Durangon. Durangaldeko dantza taldeek eta Gerediaga Elkarteak antolatutako dantza emanaldi honek, oraindik jende askok ezagutzen ez dituen eskualdeko dantzak zabaltzea dauka helburu nagusi. Horrez gain, Durangaldeko dantzariak jai giroan batzeko aitzakia ere bihurtu da.

(+) Gehiago ikusi

2013-05-09
Ermuko Azokan, BAI

Aurten  XXI. edizioa ospatuko du Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Euskal Birusa taldeak antolatuta, maiatzaren 9tik 12ra izango da eta azken 4 urteetan bezala, Gerediaga Elkarteak bere erakusmahaia izango du. 

(+) Gehiago ikusi

2013-04-28
Gerediagako Batzar Nagusia apirilaren 28an

Datorren apirilaren 28an, elkarteko Batzar Nagusia egingo dugu Gerediagako ermitan. Lehen deialdia goizeko 11:30ean izango da eta bigarrena 12:00etan. Elkarteak, bere bazkideei iaz egindakoak eta aurrera begira dituen asmoak ezagutzeko gonbitea luzatzen die.

(+) Gehiago ikusi

1
2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

Harremanetarako

Larrasoloeta, 3
48200 Durango

Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23

gerediaga@durangokoazoka.com

Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.