Castellano | Euskara
Merinalde eguna
 

Abenduaren 27an gogoratzen du elkarteak Merinalde Eguna. 1875. urteko abenduaren 27an egin zen Merinaldeko azken batzarra oroimenara ekarriz. Durangaldeko alkateak ordura arte, Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian batzartzen ziren.

Durangaldeak mendeetan erakunde propioa izan zuen gizarte-eskualdea egituratzeko eta herri arteko elkartasuna sustatzeko. Horretarako eskuduntza administratiboa zuen eta pertsonalitate juridiko eta politikoa aitortzen zitzaion.

Merinalde Eguneko ekitaldia Gerediaga baselizan egiten da, foru zelaiean dagoen eraikinean. Baseliza bera berrituta dago eta egun Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzetako bat da.

"Durangaldeko Teila"

Bi urterik behin, Durangaldeko Teila eskerron saria ematen du Gerediaga Elkarteak egun honetan. Durangoko Merinaldeko kanpoko norbaiti egiten zaion omenaldia da, Durangaldearekin izan duen lotura aitortzeko eta eskualdearen alde egindako lana eskertzeko.

1997an eman zen lehenengoz saria. Teila Arabako Olleriaseko Euskal Zeramikako Museoaren sortzaile, zeramista eta zuzendariak Blanca Gomez de Segurak egindakoa da.

  • 1997  Gregorio Monreal. Historiagile nafarrak Durangaldeko foru erakundeak ikertu ditu.
  • 1999  Pedro Mari Basañez. Arkitekto bilbotarrak eskualdeko ondarea berreskuratzeko lana egin du.
  • 2001  Adrian Zelaia. Lege gizona izanik, Durangaldeko Lege Zaharra ikertu duen bakarrenetakoa izan da.
  • 2004 Karmele Goñi. Bilboko Euskal Historiaren Museoko zuzendaritzatik, eskualdeko ondare etnografikoaren alde egin du lan.
  • 2006  Enrike Ibabe. Etnografoak Durangaldeko buztingintzari buruzko ikerketak egin ditu.
  • 2008  Jose Angel Barrio Loza. Durangaldeko ondarearen babes eta zabalkunderako egin du lan.
  • 2010  Jose Luis Muñoyerro. Kazetari bilbotarrak eskualdeko bizimodua, ohiturak eta ondarea ezagutzera eman du.
  • 2012 Iñaki Garcia Camino. Bilboko Euskal Museo Arkeologikoko zuzendaria. Durangaldeko hainbat indusketako burua.
Harremanetarako

Larrasoloeta, 3
48200 Durango

Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23

gerediaga@durangokoazoka.com

Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.