Castellano | Euskara
Durangoko bonbardeaketa
Gerra Zibila Durangaldean

80. hamarkadan Gerediaga Elkarteak 1937ko martxoaren 31n Durangok bizi izandako bonbardaketaren gaineko ikerketarako, dokumentu, argazki, datu... bilketa hasi zuen. Ikerketak berak, baina, gaia zabalago jorratu beharra erakutsi zuen. Gutxi zegoen jasota bonbardaketaz eta gutxi gerra zibilaz.

Hasierako urteetan, batez ere Durangoko bonbardaketaren aurrekari, gertakaria bera eta ondorioak aztertu zituen Gerediagak. 2005. urtean "Durango.1937ko Martxoak 31" liburua argitaratu zuen, Jon Irabazalek idatzita.

2001. urtetik eta Gerediaga Elkarteak urteetan egindako eskariari erantzunez, martxoaren 31ean, bonbardaketako biktimen aldeko ekitaldia egiten da Durangon. 2005.urtean, Andra Mari basilikaren horma batean bonbardaketa oroituz ere plaka jarri zen. Era berean, ikerketa lanetan jarraitu zuen hurrengo liburuak kaleratuz: "Otxandio Gerra Zibilan 1936/37" 2003an, eta "Gerra Zibila Durangaldean (1936-1937)" 2007an.

Durango, baina, ez zen izan eskualdean bonbardatu zuten herri bakarra. Elorriok eta Otxandiok ere jasan zituzten bonbardaketak eta Durangaldeko gainontzeko herrietan gerra zibilaren eragin eta ondorioak bizi zituzten. Horregaitik, azken urteetan, ikerketak eremu zabalagoa hartu dute eta elkarteaz gain beste herri talde batzuk ere sortu dira helburu berdinarekin.

Ikertu ez ahazteko. Gertatu zena ezagutzeko. Belaunaldi berriei gertatutakoaren berri emateko.


31 M
Goitik ikusita: 1937 Durangaldeko bonbardeaketa

1937. urtean Italiarrek Durangaldeko leku diferenteak bonbardeatzen zituztela hegazkinetatik ateratako argazkiak.


Bonbardeaketa airetik
Harremanetarako

Larrasoloeta, 3
48200 Durango

Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23

gerediaga@durangokoazoka.com

Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.