Castellano | Euskara
Dantzaroa

2009an egin zen lehenengoz Durangaldeko dantzen agerraldia Dantzaroa. Ekitaldi honen helburua eskualdeko dantzak ezagutzera eman eta Durangaldeko dantzariak jai giroan elkartzea da.

Aberatsa da dantzetan eta folklorean Durangaldea. Dantzari dantza edo Ezpatadantza baino agerraldi gehiago dira eskualdean dantzari lotuta. Askorentzat ezezagunak dira, baina herrietan bizirik dirauen ohitura da gaur egun ere:

  • Garaiko Gernikako Arbola dantza (prozesioan, Santiagoren irudiaren omenez dantzari eta herritarrek egiten dutena)
  • Elorrion Errebonbilloen arma alardea (Errosarioko Ama Birjinaren aurrean egiten dutena)
  • Durangoko Platilo Soinua
  • Iurreta eta Garaiko nesken sokadantza
  • Gorularien estanpa (1886an Durangoko Euskal jaietarako Valentzin Zubiaurrek beste batzuen laguntzarekin berreskuratutakoa)
  • Arkudantza
  • Domingillo dantza

Dantzariak...
Harremanetarako

Larrasoloeta, 3
48200 Durango

Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23

gerediaga@durangokoazoka.com

Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.