Castellano | Euskara
XIX mendearen amaieran Durangaldeko sei herritan (Iurreta, Garai, Berriz, Abadiño, Izurtza eta Mañaria) bakarrik egiten ziren Dantzari dantza edo Ezpatadantza izenarekin ezagun ziren dantzak. XX. mendean Euzko Gaztedi taldeei esker loraldia izan zuten, baina 60ko hamarkadan Durangaldean dantza hauek galtzeko bidean zirela konturatu zen Gerediaga eta herrietako dantza taldeak berreskuratzeko lanari ekin zion elkarteak.
Iurretan antolatu zen lehenengoz Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna 1967. urtean. Harrezkero urtero Merinaldeko udalerriren baten egin da jaia. Merinaldean dauden dantza taldeak batzeko eguna izaten da. Dantzari dantza osoa dantzatu eta gero aurreskua edo erregelak ere dantzatzen dira.
Dantzari dantza honako bederatzi dantzek osatzen dute: agintariena, zortzinangoa, ezpata joku txikia, banangoa, ezpata joku nagusia, binangoa, launangoa, makil jokua eta txotxongiloa.
Larrasoloeta, 3
48200 Durango
Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23
Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.