Castellano | Euskara
Durangoko Azoka

1965ean, Gerediaga Elkarte sortu berriak antolatu zuen lehen ekitaldietako bat izan zen. Helburua, frankismoaren diktadurapeko urteak zirela kontua hartuta, Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzako ekoizpena ezagutzera ematea. Horrekin batera, euskalgintza jardunean zebiltzan sektoreen topalekua izatea ere lortu nahi zuen.

Kokapen ugari izan ditu Durangoko Azokak (Andra Mari elizpea, merkatu plaza, Durangoko orube diferenteetan altxatutako karpak). Baina 2005tik Landako Erakustazokan egiten da.

Hitzordua abenduaren hasierako jaiegunak aprobexatuz finkatzen da urtero. Liburuen eta diskoen azoka bat baino gehiago bihurtu da. Gaur egun euskaldunen eta euskla zaleen urteroko zita edo topaleku izatera heldu da. Azoka oinarria bada ere, euskal kulturgintza eta herrigintza oinarri duten pertsona, erakunde eta elkarteen erakustokia ere bada. Euskara eta euskal kulturaren "hiriburu" izendatzen dute askok Durango azoka egunetan.

www.durangokoazoka.com

Azoka

Harremanetarako

Larrasoloeta, 3
48200 Durango

Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23

gerediaga@durangokoazoka.com

Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.