Castellano | Euskara
Gaur egun

1965. urtetik hona, Gerediaga Elkarteak eta bere kideek presentzia nabarmena izan dute Durangaldeko esparru kultural eta sozialean.

Elkarteko kideen lanari esker, Gerediagak esparru oso ezberdinak jorratu izan ditu:

- Durangaldeko ondare historiko, artistiko eta dokumentala berreskuratu,
- folklorea indartu,
- iraganean, historian ikertu eta
- Durangaldeari buruzko ikerketak lagundu eta sustatu.

Jendeari gure eskualde buruzko informazio ahalik eta zabalena ematen saiatu izan gara.

Honetaz gain, Gerediaga elkarteak arrakasta handia lortu du euskal kulturaren munduan. Jarduera bat gailendu da guztien gainetik: Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, elkartearen erreferente nagusia bilakatu dena. Ekimen hau Durangaldeko kultur ekintzarik garrantzitsuenetakoa bihurtu da urteen joanean.

Harremanetarako

Larrasoloeta, 3
48200 Durango

Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23

gerediaga@durangokoazoka.com

Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.