Castellano | Euskara
75. URTEURRENA GERRA ZIBILA DURANGALDEAN

80. hamarkadan Gerediaga Elkarteak 1937ko martxoaren 31n Durangok bizi izandako bonbardaketaren gaineko ikerketarako, dokumentu, argazki, datu... bilketa hasi zuen. Ikerketak berak, baina, gaia zabalago jorratu beharra erakutsi zuen. Gutxi zegoen jasota bonbardaketaz eta gutxi gerra zibilaz.

Hasierako urteetan, batez ere Durangoko bonbardaketaren aurrekari, gertakaria bera eta ondorioak aztertu zituen Gerediagak. 2005. urtean "Durango.1937ko Martxoak 31" liburua argitaratu zuen, Jon Irabazalek idatzita.

2001. urtetik eta Gerediaga Elkarteak urteetan egindako eskariari erantzunez, martxoaren 31ean, bonbardaketako biktimen aldeko ekitaldia egiten da Durangon. 2005.urtean, Andra Mari basilikaren horma batean bonbardaketa oroituz ere plaka jarri zen. Era berean, ikerketa lanetan jarraitu zuen hurrengo liburuak kaleratuz: "Otxandio Gerra Zibilan 1936/37" 2003an, eta "Gerra Zibila Durangaldean (1936-1937)" 2007an.

Durango, baina, ez zen izan eskualdean bonbardatu zuten herri bakarra. Elorriok eta Otxandiok ere jasan zituzten bonbardaketak eta Durangaldeko gainontzeko herrietan gerra zibilaren eragin eta ondorioak bizi zituzten. Horregaitik, azken urteetan, ikerketak eremu zabalagoa hartu dute eta elkarteaz gain beste herri talde batzuk ere sortu dira helburu berdinarekin.

Ikertu ez ahazteko. Gertatu zena ezagutzeko. Belaunaldi berriei gertatutakoaren berri emateko.

Gerediaga elkartearen ekintzak

31M (IN MEMORIAN) INSTALAZIO ARTISTIKOA

Txelu Angoitiaren instalazioa, 1937ko Durangoko bonbardaketaren biktimak gogora ekarri eta nor bere baitan biltzeko toki egokia da. Martxoaren 20tik Apirilaren 1era Santa Susana elizan ikusgai egongo da. Sarrera: doan

(+) Gehiago ikusi


Instalazioaren argazkiak

"GERRA ZIBILA DURANGALDEAN 1936-1937" LIBURUAREN AURKEZPENA

Jon Irazabal Agirrek idatzitako liburuaren aurkezpena. "Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937", Martxoaren 27an, arratsaldeko 19,00etan Santa Susana elizan.

(+) Gehiago ikusi

Sabino Arana Fundazioak kudeatzen duen Goaz Museum, euskal abertzaletasunaren agiri-funtsak biltzen ditu, beraien artean Guda Zibilari buruzkoak.

Eskertzekoa da Fundazioak eskainitako laguntza, bere funtsetatik lortu baitugu liburuaren diseinua osatzea: portada eta kapitulu bakoitzaren ikonoak (guztiak Goaz Museum dituen objetuak) bertatik ateratakoak izanda.

Era berean, Fundazioa moduan, bestelako argazkiak lortzen lagundu dizkigutenei gure esker onak.

"DURANGOKO BONBARDAKETA" DOKUMENTALAREN AURKEZPENA

Pablo Garitaonandiak zuzendutako dokumentalaren aurkezpena. "Durangoko bonbardaketa", Martxoaren 27an, arratsaldeko 19,30etan Santa Susana elizan.

(+) Gehiago ikusi

OROIMEN EKITALDIA (ANDRA MARIKO ELIZPEAN)

Berbaro elkartea eta Kriskitin dantza taldearekin batera, Martxoaren 31an, arratsaldeko 20:00etan Andra Mariko elizpean.

(+) Gehiago ikusi



"GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN", IBILBIDE TEMATIKOA INTXORTAREN MAGALEAN

Ibilbide tematiko hau, Elorrioko bonbardaketaren oroimen ekitaldien artean kokatzen da. Elgetako plazan, martxoaren 31an 9:30etan hasiko da.

(+) Gehiago ikusi

"HILDAKOAK HILOBITIK ATERAZ, DUINTASUNA BERRESKURATUZ" HITZALDIA

Aranzadiko kidea den Jimi Jimenezek, martxoaren 30an, Elorrioko Iturri kultur etxean 19:00, bere ikerketen inguruko hitzaldia emongo du.

(+) Gehiago ikusi

Zilar Astea
IBILALDI KULTURALA

Kurutziaga kalea (18:00)

Toki honetan lehenengo bonbak jausi ziren, kale erdian. Bidegurutze erdian kokatzen zen Kurutziaga kurutzea eta zutarria apurtuta lur jota gelditu zen. Bonben metrailak kaleko etxeetako fatxadetan jo zuten.

Bonbek ez zuten Jesuiten ikastetxea jo, baina bai eliza, meza zegoela. Hainbat hil egon ziren.

Santa Susana (18:15)

Etxezarreta Jauregia - Durangoko Arte eta Historia museoa (18:30)

M31ko erasoaren ondorioz jauregia erietxe bezala erabili zen.

Nevers Ikastetxea (19:15)

1937ko apirilaren 28an, Durango, Francoren menpe gelditu ta gero, zaborrak kentzera ekarritako presoen "langileen batailoi"aren kartzela izan zen. 1941an, urte betez, andreen kartzela izan zen.

Ezkurdi (19:30)

Durangoko uriak 1936ko irailaren 25an jaso zuen lehenengo bonbaketa. Hiru bonba jaurti zituzten eta bata Ezkurdi plazan zegoen frontoian jausi zen; hamabi lagun hil zituen. Ondoren, hogeita bi eskuindar fusilatu zituzten herriko hilerrian.

Andra Mari (20:00)

Bonbaketako ikurra dugu. Bonbaketa egunean eleiza honetan meza emoten zegoen Monilla apaizak eta elizpean azoka eguna zen.

DURANGOKO BESTE EKINTZAK
Gerediagaren beste ekintzak
Goitik ikusita: 1937 Durangaldeko bonbardeaketa

1937. urtean Italiarrek Durangaldeko leku diferenteak bonbardeatzen zituztela hegazkinetatik ateratako argazkiak.



Bonbardaketa airetik
1.2  >

M31
Harremanetarako

Larrasoloeta, 3
48200 Durango

Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23

gerediaga@durangokoazoka.com

Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.