Albisteak
"Merinalde eguna" abenduaren 27an Gerediagako baselizan
2008-12-22 ¦ gerediaga
Durangaldeko elizateetako alkateak 1875.eko abenduaren 27an bildu ziren azken aldiz Gerediagako foru zelaian . Hurrengo urteko uztailaren 22an, kendu zituzten foruak eta gure eskualdeko erakundeak desagertarazi.
Gehiago irakurri...Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka arrakastatsua aurten ere
2008-12-15 ¦ gerediaga
Azoka hasi aurretik krisiak zelan eragingo ote zion jakinahia azaldu zuen Gerediaga Elkarteak. Gerediagak, antolatzaile den aldetik, ez dauka salmenten gaineko datu zehatzik. Baina, Azokan izan diren argitaletxe eta diskoetxe garrantzitsuenekin hitz egin eta gero, helburuak beteta doazela aurten esan daiteke. Azoka ona izan dute orokorrean eta krisiak ez du izan espero zen eragin esanguratsurik.
Gehiago irakurri...Astola aldizkariaren bigarren alea kalean
2008-10-30 ¦ Gerediaga
Urtebete eta gero, Gerediaga Elkarteak Astola aldizkariaren bigarren alea kaleratu du. Durangaldea ezagutzeko aukera eskaintzen du berriro, 10 ikerketa lan eta artikulu batuta.
Gehiago irakurri...Udazkeneko hitzaldi zikloa Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean
2008-10-22 ¦ Gerediaga Elkartea
Aurten bete dira 150 urte Iurretako kofradiak berrantolatu zirela. Data hau kontutan izanik aurtengo udazkeneko hitzaldi zikloa, lurraren antolaketa eta honek sortzen dituen harremanak hartu ditugu ardatz gisa.
Gehiago irakurri...Joan den domekan Axpen Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa
2008-09-23 ¦ gerediaga elkartea
Berrogeita bigarren edizioa bete du aurten Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketak. Euskal Herriko lurralde guztietako txapeldunak eta txapeldunordeak batu ziren, euskal artzain txakurrik onena erabakitzeko.
Gehiago irakurri...Irailaren 21ean bertso-bazkaria Axpen
2008-09-10 ¦ gerediaga elkartea
Irailaren 21ean, igandean, bertso-bazkaria antolatu du gure elkarteak 42. Euskal Herriko Txakur Txapelketa egunean.
Gehiago irakurri...Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan prestaketan
2008-09-03 ¦ gerediaga elkartea
Elkartean 43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren inguruan lanean ari gara.
Gehiago irakurri...Gerediaga Elkartea Durangoko egoitza berrian
2008-07-10 ¦ gerediaga elkartea
Uztailaren lehenengo astetik Gerediaga Elkarteko bulego administratiboa Durangora aldatu da. Lekualdatzea ekainaren bitartean egin da eta lanean diharduten lau langileak Durangon burutuko dituzte bere betebeharrak, behintzat Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka amaitu arte.
Gehiago irakurri...36. Ezpatadantzari Eguna ekainaren 21ean Berrizen
2008-06-11 ¦ gerediaga elkartea
Ekainaren 21ean, Berrizko elizatean 36. Ezpatadantzari eguna ospatu dugu. Egun hau oso garrantzitsua izaten da Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean eta aurten sei herriko hamalau talde bildu ditu.
Gehiago irakurri...Gerediaga Elkartea Ermuko Azokan
2008-05-19 ¦ gerediaga elkartea
Gerediaga Elkarteak bigarren aldiz parte hartu du Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azokan elkarteko argitalpenak erakusgai eta salgai stand batean jarriz.
Gehiago irakurri...
