« Volver a la noticias

Abenduak 27: Durangoko Merinalde Eguna

22-12-2009  ¦  gerediaga

Datorren abenduak 27an, igandean, azken urteetako ohitura jarraituz “Merinalde eguna” ospatuko dugu.

Abenduak 27: Durangoko Merinalde Eguna

Egun honetan gure Durangaldeko alkateek Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian 1875.eko abenduaren 27an egin zuten azken batzarra gogoratzen dugu. Hurrengo urteko uztailaren 22an foruak kendu zituzten eta gure eskualdeko erakunde propioak desagertuarazi.

Aurten ekintza nagusia eguerdiko 12:00etan Gerediagako ermitan egingo dugu. Bertan Nicolas Urien [1859 / 1909] orain dela 150 urte jaio eta 100 urte hil zen Abadiñoko musikaria gogoratuko dugu. Antton Mari Aldekoa-Otalorak aipatutako musikariaren bizitzari buruzko zenbait zertzelada eskeiniko digu eta jarraian bere musikaz gozatu ahal izango dugu Bartolome Ertzilla Musika Eskolako ikasleak diren Uxue Alonso (pianoa) eta Edurne Egiaren (sopranoa) eskutik.