Sancho el Sabio Fundazioak beka berri bat sustatzen du.
24-11-2009 ¦ gerediaga
Caja Vital Kutxaren Sancho el Sabio Fundazioak Bibliografiari buruzko Jesús Olaizola Beka, diplomatu eta lizenziatuentzako beka deialdia, antolatu du.
Bekaren gaia librea izango da, euskal kulturaren eremuaren barruan (zientzia, teknologia, zuzenbidea, artea, hizkuntza, historia eta abar.), eta Sancho el Sabio Fundazioko euskal bibliografiari buruzko fondoetan dagoen informazioa osatu beharko du edozein euskarri edota disziplinatan.
Eskariak aurkezteko epea 2010ko urtarrilaren 29an bukatzen da.

