« Volver a la noticias

Aurten Udazkeneko Hitzaldi Zikloa Durangon burutuko da

20-10-2009  ¦  gerediaga elkartea

Hurrengo egunetan, aurtengo udazkeneko hitzaldi zikloa izango dugu. Ekitaldi hauek antolatzerakoan gure iganarekin zer ikusi duen gertakizunak kontutan izaten ditugu. Aurten hitzaldi ziklo honetan, 1609. urteko abuztuaren 14an, Durango Uriko udaletxean udalbatzarra lehen aldiz bildu zenaren 400 urteurrena kontuan izan dugu.

Aurten Udazkeneko Hitzaldi Zikloa Durangon burutuko da

Hori dela eta, jarraian aipatzen ditugun hitzaldiak, Udaletxeko Batzar Areto Nagusian, antolatu ditugu. Hitzaldiak arratsaldeko 19:30etan izango dira:

Urriak 21 “Génesis y formación de una villa medieval. La evolución del paisaje urbano de la Villa de Durango” Belén Bengoetxea

Urriak 27 “Durangoko kontzejua” Jaione Agirre

Urriak 28 “Casa Consistorial de Durango: historia, arte y arquitectura” Ana Leis / Iñaki Madariaga

Gerediaga elkarteak, Durango Uriko udalaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesarekin antolatu du hitzaldi ziklo hau.