Momoitio. IX. Mendeko hilerri berreskuratua
22-06-2009 ¦ gerediaga elkartea
Ekainaren 24an, San Juan Bataiatzailearen eguna, Garaiko izen bereko baselizan eguerdiko 13,00etan, 2008 eta 2009. urteetan zehar Garai Elizateko udalak eta Gerediaga Elkarteak elkarlanean Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzarekin aurrera eraman duten �Aostarri� izeneko egitasmoa aurkeztu zuten.
Egitasmo honen helburua Garaiko Momoitioko San Juan baselizaren inguruan kokatzen den Erdi Aroko hilerria berreskuratzea izan da. Hilerri hau I�aki Garcia Camino arkeologoaren zuzendaritzapean induskatu zen 1982tik 1985 bitartean. Ikerketa hauen emaitzak gaur egun oinarrizkoak dira Bizkaia eta Euskal Herriko Erdi Aroa historia ezagutu edo arakatzeko. Aipagarria da Momoitioko indusketa hauek Europako hainbat unibertsitateko ikasketetan sarritan elementu erreferentzialak izaten direla.
Indusketen amaieran berriz estalita utzi ziren. Orain IX eta X. mendeetako hilobietako estalkiak berreskuratu ditugu eta garai hartan zeuden moduan jarri izan ditugu baselizaren magalean. Baita indusketetan eta 1981. urtean ermitan egindako berrikuntza lanetan agertutako hilarrien zatiak ere kontutan izanik, hilarri hauek berregin ditugu Bernat Vidal harginaren lanaren bidez eta aipatutako hilerrian jarri izan ditugu. Baselizako sakristiak dituen leiho biak erakustoki bihurtuak izan dira. Toki hauetan argazki, testu, eta material arkeologikoen erreprodukzio eta beste tresna batzuen bidez bisitariek posible izango dute jasotzea inguru honen garrantzi historikoari buruzko informazioa.
Udalak kontserbatu izan dituen hilarri zati originalak ermita barnean jarri izan dira ikusgai. Mugimendu-detektagailu batzuen bidez bisitariek, edozein unetan, ikus ditzakete ermitaren hegoaldeko erakustokietako materialak eta informazioa eta baita, elizpeko leihoetara hurbildu ezkero, baselizaren barnealdean kokatutako hilarri originalen zatiak ere.

