Defentsoriak Azokako kartela ezin dela sexu-arrazoiengatik diskriminatoriotzat hartu ebatzi du
27-04-2009 ¦ gerediaga elkartea
Emakumeen eta Gizonen Defentsa Erakundeak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 43. edizioa iragartzeko kartelean Gerediaga Elkarteak ez duela sexu arrazoiengatik diskriminazio ekintzarik egin erabaki du.
Durangoko Azokako 44. ediziorako kartel lehiaketako baldintzatan edozein motatako diskriminazio ikurrik ezin dela egon azpimarratzen da. Era honetan, Gerediaga Elkarteak beti erabili dituen irizpideak argiago jaso dira eta Defentsoriako ebatziak egiten duen gomendioari ere erantzuna eman zaio.
Gerediagaren ustez, Defentsoriaren ebatziak argi erakutsi du Elkarteak arrazoia zuela defendatzen zituen argudioetan eta 43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragartzeko kartela ez zela diskriminatorioa. Defentsoriatik piztutako polemika guztiak Gerediaga Elkartearen eta Durangoko Azokaren irudian eragindako kaltea konpontzeko ebatzia ez da nahikoa. Salaketa publikoa egin beharrean, elkar hitzegin eta ulertuta, polemika antzuak ekidin zitezkeela uste du Gerediaga Elkarteak.

