« Volver a la noticias

Gerediagak Korrika-rekin bat egin zuen apirilaren 4an

30-03-2009  ¦  gerediaga elkartea

KORRIKA 16ak, hamar egunez, 2.100 kilometro baino gehiagoko ibilbidea bete zuen Euskal Herri osoan euskararen aldeko mezua zabalduz, “Ongi etorri!” lelopean.

AEK-k, Korrikarekin, gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia, herriz herri suspertzea du helburu eta Nafarroako eta Iparraldeko gau eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ere, dirulaguntzaren etengabeko murrizketari aurre egiteko.

Helburu hauekin bat eginez, Gerediaga Elkarteak Durangon kilometro bat erostea erabaki zuen. Lekukoa eraman zutenak, juntakideak diren Jose Maria Bilbao eta Oihana Azkorbebeitia izan ziren. Korrika Durangotik apirilaren 4an arratsaldeko 19:00etan igaro zen eta guri zegokigun tartea Etxe-Zurian (Pinondo) hasi zen.