« Volver a la noticias

Gerediaga Elkartea Ermuko Azokan

19-05-2008  ¦  gerediaga elkartea

Gerediaga Elkarteak bigarren aldiz parte hartu du Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azokan elkarteko argitalpenak erakusgai eta salgai stand batean jarriz.

Gerediaga Elkartea Ermuko Azokan

Euskal Birusa Elkartea eta Ermuko Udala dira Azokako antolatzaileak eta maiatzaren 15etik 18ra iraun du, ordutegia goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara izanik.

Ermuko liburudendak, Ermuko udal liburutegia, Euskal Birusa Elkartea, Elkar, Erein eta J.K. Irizar izan dira Azokako gainontzeko erakusleak.