« Volver a la noticias

Gerediaga eta Euskal Museoaren arteko hitzarmena

09-05-2008  ¦  gerediaga elkartea

Gerediaga Elkarteak Bilboko Euskal Museoarekin hitzarmen bat sinatu zuen 2006an argazki-fondoko antzinako negatibo batzuk babesteko eta zaintzeko asmoz.

Gerediaga eta Euskal Museoaren arteko hitzarmena

Hitzarmenean Elkarteak Astolako egoitzan zeuden German Zorraquin artxiboko 1.500 argazki-negatiboak Euskal Museoan gordailuan 10 urteetarako mantentzeko konpromezua hartzen du eta Museoak, bere aldetik, babestu eta eskaneatzeko prozesua egitekoa.

Elkarlan honekin argazki-artxiboari bultzada bat eman nahi zaio eta Astolan azken denboraldian egiten ari den lanari jarraipen bat eman.

Argazkian ikus daitezke lehenengo negatiboen digitalizazio-sorta ematearen egunean egon ziren Gerediaga Elkartea eta Euskal Museoko kideak.