« Volver a la noticias

Landako Eskola Astolan

23-04-2008  ¦  gerediaga elkartea

Landako Eskolako Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko 23 ikaslek osatutako talde bat hurbildu da apirilaren 23an Astolako Auzitegi Etxea ezagutzera.

Landako Eskola Astolan

11-12 urteko neska-mutilek klasean lantzen duten Inguruaren Ezagueraren irakasgaiaren osagarri gisa antolatzen da bisita hau lehenengo aldiz.

Astolan Merinaldearen erakunde eta osaketa politikoari buruzko azalpenak jasotzeaz gain Durangaldeko aintzinako kartzela ikusteko aukera izan dute.

Pozik agertu dira, bai andereñoa, baita ikasleek ere eta laster egingo digute beste bisita bat interesgarri eta baliagarritzat hartu baitute.