Durangoko bonbardaketa oroitu zen
02-04-2008 ¦ gerediaga elkartea
Martxoaren 31n 71 urte bete ziren Durango bonbardatu zutela. Azken urteetan egin den antzera, Gerediaga Elkarteak urteurrena gogoratzeko ekitaldia antolatu zuen Durangoko Udala, Berbaro Elkartea eta Kriskitin dantza taldearekin batera. Horretarako, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan da aurten.
Hona hemen martxoaren 27tik 31ra antolatu ziren ekitaldien egitaraua:
Martxoak 27, osteguna
19,00: Sabino Arana Fundazioko artxibo tekinikaria den Iñaki Goioganaren eskutik "Eliza eta Gerra Zibila Euskal Herrian" hitzaldia. Landako Guneko Elkartegian.
28 de Marzo, viernes
20,00: "1937ko martxoak 31" (30 min.) dokumentalaren aurkezpena, 1987. urtean egina, Jesús Mari Arruabarrenaren zuzendaritzapean, Gerediaga Elkarteak bultzatuta. Jarraian Jon Irazabalek azalpenak eman zituen ikusitako irudi eta testigantzei buruz. Landako Guneko Elkartegian.
31 de Marzo, lunes
12,00: "Gerra Zibileko biktimei omenaldia kanposantuan". Autobus zerbitzua. Irteera 11:30etan Komentukalean, Jesuiten aurrean.
20,00: "Oroimen ekitaldia Andra Mariako elizpean". Lora eskaintza, aurreskua, oroimen irakurketa eta musika emanaldia.

