Martxoaren 30ean izan zen Gerediaga Elkarteko Batzar Nagusia
31-03-2008 ¦ gerediaga elkartea
Martxoaren 30ean Gerediagako ermitan urteko Batzar Nagusia izan zen eguerdiko 12:00etan hasita.
Batzarrak hurrengo gai-ordena jarraitu zuen:
- Aurreko Batzarreko aktaren irakurketa eta onartzea
- 2007.urtean zehar egindako ekintzen azalpena
- Txosten ekonomikoa azaldu eta onartu
- 2008.urterako ekintzen proposamena eta onarpena
- Zuzendaritza Batzorde berriaren eraketa eta onarpena
- Galdera-Erantzunak
Gai-ordenaren puntu guztiak onartu zen eta Ana Alberdi Gerediaga Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide berria aukeratu zen.
Bukatzeko, bertaratutako bazkide guztiek luntxa dastatzeko aukera izan zuten.

