« Volver a la noticias

Otsailaren 1ean oroimen ekitaldia Gerediagako Foru Zelaian

03-02-2008  ¦  gerediaga elkartea

Ekitaldia Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin elkarlanean antolatu genuen.

Otsailaren 1ean oroimen ekitaldia Gerediagako Foru Zelaian

2008ko otsailaren 1ean 500 urte bete ziren Juana Lehena, Bizkaiko Andreak, agindu zuela “aintzinako ohitura jarraituz” Durango Merinaldeko 12 elizateak biltzen zituen Durangaldeko Batzar Nagusiak Gerediagako tontorrean ospatzea. Badakigu lehenagotik ere toki honetan batzartzen zirela, ezagutzen dugun lehen aipamena 1387.koa da, baina, hau dugu Jaun/Andere baten lehen baieztapena.

Bosgarren mendeurren hura dela eta 2008. urtean, zenbait ekitaldi antolatzeko asmoa dugu.

Euren artean, lehenengoa, igarotako otsailak 1ean oroimen ekitaldia izan genuen Gerediagako Foru Gunean, eguerdiko 12:00etan hasita.

EGITARAUA:

12:00etan agintari eta gonbidatuen harrera Gerediagan

12:20etan oroimen ekitaldia baselizan.

Ekitaldian parte hartu zuten:

Ana Madariaga Ugarte andreak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak,

Maria Angeles Larrauri Lasuen andreak, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Lehendakariak,

Jose Luis Navarro Donaire jaunak, Abadiño Elizateko Alkatea eta

Nerea Mujika Ulazia andreak, Durangaldeko Adiskideen Gerediaga Elkarteko lehendakariak.

Gregorio Monreal Zia jaunak Gerediagako Foru Guneari buruzko berbaldi laburra eskainiko du.

13:20etan Ermitako elizpean dagoen oroimen plakan lore eskaintza eta jarraian soka dantza Foru Zelaian.

Baita mendeurren hau dela eta ”Gerediagagana” izenburuarekin Jon Irazabalek idatzitako liburuxka bat ere argitaratu da. 32 orritan zehar gune honen historia eta esanahia ezagutzera ematen dira.