« Volver a la noticias

Astola Urtekaria, Durangaldeari buruzko ikerketa lanen ataria jaio da

13-11-2007  ¦  Lekukom

Gerediaga Elkarteak bultzatutako ekimen honek, Durangaldeko historia eta bizitzaren lan eta ikerketen zabaltzaile izan gura du. Astola argitalpen erabilgarria, entretenimendurako eta kultura ezagutzarako jaio da.

Astola Urtekaria, Durangaldeari buruzko ikerketa lanen ataria jaio da

Astola urtekariak, Durangaldeko bizitzako arlo ezberdinak hobeto ezagutzeko eta ulertzeko abentura hasi du. Astola Durangaldera mugatuko da, baina ateak itxi barik. Interesekoak diren gaietan, harago ere emango du pausua. Historia, arkeologia, etnografia, folklorea, literatura, musika eta bestelako gai eta zientzia batzuek izango dute lekua Astolan.

Lehen ale honek, 10 ikerketa lan, artikulu eta erreportaje biltzen ditu.

Argazkilari lokalak: Jose Mari Uriarte durangarraren lana da. Durangaldean orain dela 150 urtetik argazki profesionalek egindako lanak.

Andrazkoak jai eta dantzetan: Iñaki Irigoien folklore ikertzaileak idatzia. Euskal Herrian, andre-gizonen arteko dantzak, eskutik ebatuta gehienetan, antzinatik egin izan dira; soka-dantza, esku dantza, aurreskua... bezalako izenek erakusten dute hori.

Ermuako Lobiano Jauregia: Lau mendetan zehar gora behera handiak bizi izan ditu eraikin honek.

Ezkurdi, arkitekturaz jantzitako espazio soziala: Jon Irazabal Agirrek, Ezkurdi plaza eta inguruen gaineko datu interesgarri asko batu ditu.

AHT Durangaldean zehar: Jose Olaizola, Euskal Trenbidearen Museoko zuzendaria eta Roberto Bermejo ekonomian doktorearen iritzia biltzen du, besteak beste.

Irakaskuntza Durangon XVII. Mendean: Itxasne Sangines eta Iñaki Beitiak sinatutako lana. XVII. mendeko irakaskuntza motaren zertzeladak ematen dituzte, Durangon lekututako testigantza eta dokumentuak erreferentziatzat hartuta.

Momoitio, orain dela 1000 urte Oizko maldetan sortu zen herrixka: Momoitio auzoan orain dela 25 urte egindako indusketak utzitako aztarnak, Iñaki Garcia Camino arkeologoaren eskutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Durangaldean argizaiolak: Rakel Cillak, argizaiolak euskal gizartean duen tradizioa eta esanahiari buruzko ikerketa lana idatzi du.

Album artistikoa: Durangaldeko artistaren bati, sorkuntza lan bat erakusteko bidea emango dio, lehenego hau Jesús Mari Arruabarrena argazkilariari.

Abadino oinez: Durangaldea ezagutzeko modua proposatzen du Astolak atal honetan. Jose Inazio Arrizabalagaren eskutik, Abadiño ezagutzeko aukera izango dugu.