Argazki Artxiboa
Merinaldea osatzen zuten 13 udalerrietako antzinako eta gaur egungo argazkiak biltzen dira.
Gaur egun artxibategiak biltzen duen bilduma interesgarriena Durangoko "Foto German"en artxibategia dugu. Bilduma honetan Durangori buruzko 3.000 argazkitik gora biltzen dira. Kronologikoki 1920. urtetik 1960. urte ingururarte.

Mañariako ikuspegi orokorra (Guereño)
Bilduma honetaz gain urteetako lanaren ondorioz Durangaldeko beste herrietako milaka argazki biltzen du artxiboak. Arlo honetako argazki gehienak pertsona partikularren eskuetan dauden argazkien kopiak dira, herri desberdinetan antolatutako argazki zaharren erakusketak antolatzerako orduan egindako bilduma lanaren ondorioa.
Baita ere elkarteko kideek egindako ikerketek sortutako emaitza grafikoak aberastu dute gure artxiboa, adibidez Durangoko XIX. mendeko argazkilariei buruz egindako ikerketa edo oraintsuago “Durangaldeko baserrien irudi bankoa” katalogazioaren ondorioz sortutako irudi fondoa.
Gaur egun artxiboaren berrantolaketa prozesu batean murgilduta gaude eta oraingoz ikasketa edo ikerketetan dihardutenentzat baino ez dira egiten materialen kopiak.
