Durangaldeko Dokumentategia
Durangaldeko Dokumentategiak honako hau dauka helburutzat: Durangaldeko herrien edozein gairi buruzko informazioa batzea, informazio hori datorren euskarria (aldizkari, egunkari, DVD...) edozein izanda ere.
Behin informazio hori bildu eta antolatu ondoren, hura kontsultatu beharra daukan edozeinen esku jartzea.

1854. urteko Durangoko ospitaleko idi pare baten zozketarako txartela.
Orain arte batutako materialak atal hauetan sailkatu dira;
Aldizkariak
- Durangaldean argitaratutako aldizkariak.
- Durangaldetik kanpo argitaratutakoak lurralde honi buruz.
Liburutegia
- Durango Merinaldeari buruzko gaiez argitaraturiko liburuak. Durangaldeko idazleen liburuak.
- Durangaldean argitaratutako liburuak.
- Liburuko gertakizuna Durangaldean kokatzen denean.
Ikus-entzunezko materialak
- CDetan, diskoetan, magnetofoneko eta bideoko zintetan jasotako materiala.
Material politiko-sozialak
- Talde politiko zein sozialek eta instituzioek egindako agiriak...
Eskuizkribuak
- Merinaldeari buruzko eskuizkribu historikoak batzen dira.
- Astolako Auzitegian XVII eta XVIII. mendean egindako epaiketenak, artxibo pertsonalak, edo azken gerra zibila bezalako gertakari historikoenak adibidez.
Kartografia
- Herri desberdinetako mapa eta planoak, gaur egun eta antzinakoak, biltzen ari gara.
Grabatuak
- Durangaldeari buruzko grabatuak biltzen dira.
Gaur egun nahiz eta dokumentategia berrantolatze prozesu batean murgilduta egon, bertan bildutako materialak kontsultatzea posiblea da baina horretarako ordutegia adostu behar da elkartera deituz.
